ASTEKARIA

                                                    2014ko urriak 29a.                                                    

   Informazio eta komunikazio teknologiaren lehengo saioa da.
  Web 2.0-a izan da gaurko egunean jorratu dugun gaia. Zer dakigu,  zertarako balio den, funtzioa... Gaian kokatu garenean "euskara 2.0" testua irakurri eta laburpena/iruzkina egin dugu banaka. Egindako hausnarketa:
EUSKARA 2.0: ZER DA HORI?
2.0 kontzeptua indarra hartzen ari du etengabe. Gaur egun, zenbaketa sistema teknologikoa testuinguru guztietan aplikagarria da: politikan, publizitatean... teknologia bizitzako esparru guztietan eragina duelako.
2.0 zenbaketa sistemak, programa baten bertsioa definitzen du. Iraultza teknologiko bat suposatzen du egoera eta zerbitzu berritzaileak dituen eremu eguneratu bat delarik.
Eboluzioa txikia edo handia izan al da, 1.0 bertsioaren kasuan esate baterako, aldaketa txikia jasanez gero 1.1 bertsioa kaleratu daiteke eta eguneraketa handia baldin bada saltoa 2.0 bertsiora zuzenean izan daiteke. Eboluzioa dago etengabe.
             2.0 kontzeptua internetetik dator. 2005. urtean Tim O’Reillik Web 2.0 definitu zuen. Horretarako  1991. urteraino jo zuen, internet sortu zen urtea, eta jasandako aldaketaren hausnarketa egin zuen  2.0 kontzeptua ateratzeko. Hasieran internet bakarrik informazio iturri bat zen, jendearen parte hartzea eta elkarlana ez zegoen , baina gaur egun hori aldatu da, erabiltzaileok aktiboki jarduten dugu elkarrizketa ahalbidetzen duen teknologia delako, adibide nabarmenena: blogak.
Euskarak eraberritze etengabea barneratu behar du.  Eraberritze horretan teknologia garrantzi handia dauka, teknologia lagungarria izan al delako euskara mundura zabaltzeko. Horretarako euskarazko tresnak sortu eta erabili behar ditugu.

  Normalean word erabiltzen dut lanak egiteko baina praktika hau egiteko libreoffice erabili dut.
  Gida praktikoa bigarren saioan ikusi dugu. Gmailari buruz hitz egiten egon gara. Bakoitzak bere gmaila pertsonalizatzen egon gara. Nire kasuan argazkia ipini eta pare bat datu gehiago gehitu ditut. Drive herraminta ikusteko aukera izan dugu.
  Bloga  egiten hasi gara. Erne egon behar izan dutlehengo aldia zelako blog bat egiten nuela. Blogger erabili dugu bloga egiteko. Momentuz plantila erabilita diseinatuta daukat bloga baina espero dut aurrerago plantilla kentzea eta gai izatea bloga egitea nire kabuz. Nire bloga "Kolore biziak" du izena. Bertan, momentuan modan dauden DIYak igoko ditut. DIY (Do It Yourself) etxean edo eskura ditugun materialak birziklatzen, gauza berriak egiteren moda da. Saiatuko naiz haur hezkuntzan egin al diren DIYak sartzen  baina baita niri interesgarri iruditzen zaizkidan DIYak aurkitzeko aukera egongo da.


                                                2014ko azaroaren 5a.                                                  
 Klasea hasi dugu bideo batzuk ikusten web 2.0ari buruz. Bideoak ikusten hasi baino lehen adituen taldeak sortu ditugu eta taldeko partaide bakoitza adituen talde batera joan da, bakoitza bideo bat ikusteko bertan eta gero bakoitzak bere taldera  bueltatzeko eta landutakoa komentatzeko. Taldean informazioa komentatu ondoren, laburpen bat egin dugu informazio bilketa erabiliz. 
  Egunaren bigarren saioan , blogarekin aritu gara. Argazkiak,  bideoak eta estekak zintzilikatzen hasi gara. Bloga poliki poliki itxura hartzen doa.

  Hori amaitu dugunean talde proiektuarekin hasi gara, "zer egin IKTak ikasgelan lantzeko?". Gaia ez agutu dugunetik, arbel digitalaren ideia agertu da. Taldekideok ados jarri gara eta idei hori martxan jartzea ados jarri gara. Gure web-aren izena ALAKATUTEN da.

   Web-a sites bitartez sortu dugu. Sites google eskaintzen duen herraminta da. Web orrian proiektua aurrera eramateko behar dugun informazio guztia agertuko da.


                                                           2014ko azaroaren 19a.                                               

  Gaitasun digitalaren bideo  bat ikusten hasi gara. Bideoa ikusi ondoren, hausnarketa bat egin dugu taldeka gaitasun digitalari buruz, baina aurretik banaka galdera batzuk erantzun ditugu:
   1. Zer erabiltzen duzu  internetera sartzeko? mugikorra, ordenagailua, telebista.
   2. Zer egiten duzu interneten?  informazioa bilatu, sozializatu, entretenitu.
   3.  Zenbat denbora ematen duzu egunean?  5 ordu.
   4.  Zerrendatu erabiltzen dituzun aparagailu elektronikoak: mugikorra, ordenagailua, tableta,                     telebista.
   5. Zein aplikazio erabiltzen duzu? whatsapp, facebook, windows office...

  Galderak erantzun ondoren eta erantzunak kontuan izanda, konturatu gara zelako garrantzi handia dituzten teknologiak gure eguneroko bizitzan. Identitate digitalari buruzko bideoak ikusi ditugu adituen taldeen bitartez eta bideoak sortutako inpresioak eta hasierako galderak kontuan izanda taldeko hausnarketa bat egin dugu:
        Identitate digitalari buruzko hausnarketa
  Gaur egungo bizi garen gizartea asko aldatu da. Aldaketa horrek behartzen gaitu nahi edo nahi ez sare horretako partaide izatera. Nahiz eta sare horretan sartu nahi ez izan, gaur egungo sistemak behartu egiten zaitu, adibidez unibertsitateko matrikula bat egiteko ezinbestekoa da zure datuak sarean sartzea.
  Lehenengo bideoan ikusi dugunez, oso erraza da edonork zure informazio pertsonala eskuratzea, horrekin kontu handiz ibili behar gara, ez baikara askotan konturatzen interneten bidez beste pertsona batek jaso dezakeen informazioa. Ez da kezkagarria jaso dezaketena,  jasotako informazio hori zertarako erabiliko duten baizik.
  Laugarren bideoan argi azaltzen da zelan zure identitate digitala hiru alde dituen: alde pertsonala, alde soziala eta azkenengoz zelako eragina duten aurrean aipatutako bi kontzeptuek.
  Alde pertsonala bakoitzak sarean jartzen duen informazioari dagokio. Bestetik, alde soziala daukagu, non beste pertsonekin duzun erlazioa ikusten den, hor zure mugimenduak eta gustuak… ikusi daitezke. Hirugarren atala, informazio horretara heldu daitezken eta hauek informazio hori zelan erabili dezaketenari dagokio. Eragin hori ona zein txarra izan daiteke.

  Gure aburuz, identitate digitalaren erabilera kontuan hartu beharreko eta kontzienteki erabili beharreko gauza bat da. Erabilera, positiboa zein negatiboa izan daitekeenez, gure esku dago heziketa hori, koherentea, ona eta eraginkorra izatea. Horretarako, eskoletan informazioa era egokian erabiltzea ezinbestekoa dela ikusten dugu, horrek ondorio zuzena izango baitu etorkizunean sareetan lan egingo duten pertsonetan. Argi dago arriskua zein den, beraz hori zuzentzeko erreferente izan beharko ginateke ondorengoentzat.

  Ondoren, blog pertsonala osatzen jarraitu dugu. Bideoak Vimeotik sartzen, gadgetak sartzen: creative commons...

  Hori  amaitzerakoan  blogak hezkuntzan dituzten erabilgarritasunez jorratzen egon gara. Taldeka aurkezpen bat egin dugu, gero klase aurrean azaltzeko. Aurkezpenean blogen ezaugarriak, motak, abantailak... agertu dira.
  Amaitzeko Alakatuten sitearekin lanean egon gara.

                                                    2014ko azaroaren 26a.                                                

Gaurko egunean "IKTak ikasgelan txertatzeko" modua izan da protagonista. Gure taldean, aurreko sarrera esan dudan moduan, argi dugu arbel digitala erabiliko dugula IKTak gelan txertatzeko. 
Hasteko, egoeraren mapa kontzeptuala, hipotesiak eta kronograma egin dugu. Gaitasun digitalaren mapa egiteko, Jordi Adell-ek protagonista den bideoa ikusi dugu. Guzti hau, lehengo  paperean egin dugu oraindik sites-ekin arazoak ditugulako ezezegupena dela eta.
Proiektuarekin jarraitzeko beharrezkoa izan dugu informazioa bilatzea. Informazio hori hobeto dokumentatuta izateko, Delicious herraminta erabili dugu. Delicious erabiltzen hasteko kontu bat sortu behar izan dugu.

                                                   2014ko abenduaren 3a.                                          
   Jarraitu dugu proiektuarekin lan egiten. Gaur egoera birdefinitu dugu, eskolako eta ingurunearen ezaugarriak zehaztuz. Behin hori eginda proiektuaren diseinua egin dugu justifikazioarekin batera.
   Arbel digitala saiatu gara irudikatzen. Arbel digitalan errutinan egiten diren hainbat puntu agertzen dira: zerrenda pasa, egutegia...

                                       2014ko abenduaren 10a.                                                   

Hau izan da IKT irakasgaiaren azkenengo saioa.
Aurreko asteetan prestatzen egon garen proiektua aurkeztu dugu klase aurrean.
Aurkezpen bakoitzaren amaieran hausnarketa txikia egin dugu ahos klase guztien artean.

  Orokorrean irakasgai interesgarria iruditu zait. Aurretik ezagutzen ez nituen herramintak                   ezagutzeko aukera izan dut: blogger, sites...
Nahiz eta herraminta asko ezagutu eta gustura ibili, beste herraminta batzuk ezagutzea             gustatuko litzaidake batez ere bideoak editatzeko programak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina